XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Maskor orbikularra, leuna.
Ezkerreko bi hortz kardinale eta eskuinekoan bat ditu.
Kolore xuri horiska.
81- Kusku bakoitza hortz kardinale batekin, alboko hortzak txanga argal baten gainean.
Kolore horiska zurbila edo xuria, ikus daitezkeen lerro erradialerekin.
- Eskuineko kuskua hortz kardinalerik gabekoa eta ezkerrekoa batekin.
Alboko hortzak txanga zabal baten gainean.
Kolore gorria marra erradial finekin, lehenengo begi kolpean ikus ez daitezkeenak.
82- Maskor mehea, fina, orbikularra, inpresio muskularrak oso markatuak eta zertxobait desberdinak. Lucinidae Familia.
- Maskor sendoa eta loditasun normalekoa.
83- Kontzentrikoak baino markatuagoko ildaska erradial ugari dituen azala.
Albotako hortzak dituen txanga.
Kolore xuri burdintsua.
- Ildaska erradialik gabeko azala.
84- Kuskuen erdian, goranzko eta beheranzko ildaska kontzentrikoak dituen azala.
Txanga, bi hortz kardinalerekin, eta aurreko albo-hortzak ahulak, atzekoak errudimentarioak izanik.
Kuskuen barne-ertzeak ildaskatuak.
Kolore xuri-krema.
- Ildaska kontzentriko bakunak dituen azala.
85- Maskor txikia, obalatua, zertxobait hiruangeluduna.
Ildaska laminar kontzentrikorekin.
Kanpo-lotailua ez oso markatua, maskorraren kanpokaldetik ikus daitekeena.
Kolore xuria.
- Maskor haundia, orbikularra.
Ildaska ezregular kontzentrikorekin.
Kanpoko lotailua sakonki grabatua, kanpotik ikus ez daitekeena.
Kolore xuri horiska.
86- Maskor haundia.
Txanga, bi hortz kardinalerekin, bata atzeko albokoa eta, batzutan, aurreko albokoak.
- Maskor txikia.
Albotan hortzik ez duen txanga, edo izatekotan, errudimentarioak, kardinalak batzutan ez daude.